GARI

Gari ez da iazko mutil harro eta gaiztoa lagunekin. Ane, Jontxu, Markel eta, batez ere, Elirekin ongi konpontzen saiatzen da; ez du haiek izorratzea bilatzen.

Hala ere, jendea ez da egun batetik bestera aldatzen. Laster erakutsiko du ez dela erraz kikiltzen den horietakoa. Irakasle eta nagusiekin lehengo lepotik izango du burua eta aurkituko du bihurrikerietan lagunduko dion pertsona aproposa.

Gautegiz-Arteagako Aritz Mendiolak egin du Gariren papera. Musikaren munduan esperientzia du gazate honek: 2015eko udan, "Izarrak kalean" saioan, sekulako emanaldiak utzi zituen Pink Floyden abestiarekin, eta finalera iristea lortu zuen. Aktore profezional gisa, lehen esperientzietako bat da hau.



Comentarios

Entradas populares de este blog

ANE

LORE

MARKEL