JONTXU

Markelen lauginik onena izaten jarraitzen du Jontxuk. Komikiak eta superheroiak ditu gustuko berak ere.

Baina izatez oso ezberdinak dira: Oso lotsatia eta beldurti xamarra izaten jarraitzen du Jontxuk, nahiz eta mutil gogorraren plantak egiten ikasi zuen iaz. Hala ere, oraindik ere, nahiago izaten du inguruko atentziorik ez deitzea. Markel ondoan badu, ordea, ezinezkoa izaten da hori.

Oihan Moreno aktore iruindarrak egiten du Jontxuren papera. Interpretazioan badu esperientzia pixka bat, batik bat antzerki musikaletan. Dj gisa ere aritu izan da.







Comentarios

Entradas populares de este blog

ANE

LORE

NIKOLE