NAIA

Nortasun handiko neska borrokalaria da Naia Badiola. Duela gutxi gaixotasun larri bat gainditu du eta, esperentzia horren ondorioz, bizitzak ematen dion guztia modu berezian baloratzen du. 

Ane lagunarekin iritsiko da Basakabira. Honek, gurasoek eta irakasleek modu berezian babestuko dute; kasu askotan gehiegi ere bai. Ondorioz, Naiak lanak izango ditu pertsona normala dela eta laguntzarik ez duela behar erakusteko. Baina indar eta adore handiz arituko da eta, une batzuetan, nahi gabe, taldeko liderra era izatera iritsiko da.

Horrez gainera, ironia eta umore beltzaerabiliko ditu askotan bere gaixotasunari buruz hitz egiterakoan, bere buruaren kontura barre egiten badakitela erakutsiz. 

"Bago!az" lehiaketako irabazleak, Iholdi Beristainek, egiten du Naiaren papera. 
Ikuskizun gogoazngarriak utzi zizkigun Iholdik ETB1eko lehiaketan. Oso polita izan zen Aritz Mendiolarekin (Gari) abestutako "Nire mundu txiki polit hontan", eta baita, Maria Amolategirekin batera Amy Winehousen paperean zeneko unea ere.




Comentarios

Entradas populares de este blog

ANE

LORE

MARKEL