Entradas
GO!AZENEKO ABESTIETATIK OSPE GEHIEN IZAN DITUZTEN ABESTIAK
- Obtener enlace
- X
- Correo electrónico
- Otras aplicaciones
Kaixo, gaurkoan Go!azaeneko abestietatik ospe gehien izan dituzten abestiak esango ditugu. Bexamela abestia,Maixa eta Ixarrek sortu zuten. Baina oraingo Euskal Herriko gazteek Go!azeneko abestia gustukoago dute. Abesti hau Jontxuk eta Markelek abesten dute. Gora herria, Go!azeneko abestirik gustokoenetarikoa da. Abesti hau, Go!azaeneko aktore guztiek abesten dute Erika irakaslearen kontra. Gure nahai, telesail polit oni hemateko hasierako abestia izan zen.
GARI
- Obtener enlace
- X
- Correo electrónico
- Otras aplicaciones

Gari ez da iazko mutil harro eta gaiztoa lagunekin. Ane, Jontxu, Markel eta, batez ere, Elirekin ongi konpontzen saiatzen da; ez du haiek izorratzea bilatzen. Hala ere, jendea ez da egun batetik bestera aldatzen. Laster erakutsiko du ez dela erraz kikiltzen den horietakoa. Irakasle eta nagusiekin lehengo lepotik izango du burua eta aurkituko du bihurrikerietan lagunduko dion pertsona aproposa. Gautegiz-Arteagako Aritz Mendiolak egin du Gariren papera. Musikaren munduan esperientzia du gazate honek: 2015eko udan, "Izarrak kalean" saioan, sekulako emanaldiak utzi zituen Pink Floyden abestiarekin, eta finalera iristea lortu zuen. Aktore profezional gisa, lehen esperientzietako bat da hau.
ELI
- Obtener enlace
- X
- Correo electrónico
- Otras aplicaciones

Neska gogorraren itxura egiten jarraitzen du Elik; horrela, gainerakoek ez diotela minik emango uste baitu. Baina iaz lagunei bihotza zabaldu zien eta Ane, Markwl, Jontxu eta Garirekin ez da hain gogor jartzen, gehienetan behintzat. Horrez gainera, Elik ez ditu gustuko besteen aurrean nabarmendu nahi izaten duten pertsonak eta handi usteko pertsonekin ez da fidatzen. Ainhoa Larrañaga aktore gazteak egiten du Eliren papera. 2015eko udan, "kantugiro" saioan ikusi genuen, Hernanin egin zuten saioan. Ed Sheeran abeslariaren "I See Fire" abestu zuen eta irabazi egin zuen lehiaketra hura. Aktore gisalehen lanetako bat izan da Eliren papera.
MARKEL
- Obtener enlace
- X
- Correo electrónico
- Otras aplicaciones

Markel Aranburuk Jontxuren lagun onena izaten jarraitzen du eta aurten ere elkarrekin joango dira Basakabira. Beti bezain alai eta lasai bizi dira. "Reeeeeelaaaaaaxxxx!" esaldi famatua da bere bizitzako goiburua. Benito Lertxundi, komikiak eta superheroiak ditu gustuko oraindik ere. Eta baita neskak ere. Behin eta berriz saiatzen da nesken aurrean atentzioa deitzen, nahiz eta normalean ez duen berak espero duen erantzuna jasotzen. Asier Burguetarentzat aktore gisa egindako lehen lan profesionala izan da Markelen papera.
ANE
- Obtener enlace
- X
- Correo electrónico
- Otras aplicaciones

Ane Mirandak neska lehiakorra izaten jarraitzen du. Parte hartzen duen joko eta ekintza guztietan lehengoa izan nahi du beti, gauzak ondorena egiten dituena, nahiz eta horreka arazoren bat edo beste sortu. Horrez gainera, garbitasunarekin obsesionatuta egoten jarraitzen du. Gauza guztiak txukun, oso garbi eta bere lekuan egon behar dute Anerentzat. Otorduetako tresnak etxetik eramaten ditu udalekura!!! Miren Arrietarentzat aktore gisa izan duen lehen esperientzia izan da Aneren paperean sartzea. Gaur egun Madrilen ari da interpretazioa ikasten.
NAIA
- Obtener enlace
- X
- Correo electrónico
- Otras aplicaciones

Nortasun handiko neska borrokalaria da Naia Badiola. Duela gutxi gaixotasun larri bat gainditu du eta, esperentzia horren ondorioz, bizitzak ematen dion guztia modu berezian baloratzen du. Ane lagunarekin iritsiko da Basakabira. Honek, gurasoek eta irakasleek modu berezian babestuko dute; kasu askotan gehiegi ere bai. Ondorioz, Naiak lanak izango ditu pertsona normala dela eta laguntzarik ez duela behar erakusteko. Baina indar eta adore handiz arituko da eta, une batzuetan, nahi gabe, taldeko liderra era izatera iritsiko da. Horrez gainera, ironia eta umore beltzaerabiliko ditu askotan bere gaixotasunari buruz hitz egiterakoan, bere buruaren kontura barre egiten badakitela erakutsiz. "Bago!az" lehiaketako irabazleak, Iholdi Beristainek, egiten du Naiaren papera. Ikuskizun gogoazngarriak utzi zizkigun Iholdik ETB1eko lehiaketan. Oso polita izan zen Aritz Mendiolarekin (Gari) abestutako "Nire mundu txiki polit hontan", eta baita, Maria Amolategirekin batera ...