Entradas

Mostrando entradas de enero, 2018

NOLA GRABATZEN DUTE GO!AZENEKO AKTOREEK ABESTIAK ?

Imagen

GO!AZENEKO ABESTIETATIK OSPE GEHIEN IZAN DITUZTEN ABESTIAK

Imagen
Kaixo, gaurkoan Go!azaeneko abestietatik ospe gehien izan dituzten abestiak esango ditugu. Bexamela abestia,Maixa eta Ixarrek sortu zuten. Baina oraingo Euskal Herriko gazteek Go!azeneko abestia gustukoago dute. Abesti hau Jontxuk eta Markelek abesten dute. Gora herria, Go!azeneko abestirik gustokoenetarikoa da. Abesti hau, Go!azaeneko aktore guztiek abesten dute Erika irakaslearen kontra. Gure nahai, telesail polit oni hemateko hasierako abestia izan zen.

GARI

Imagen
Gari ez da iazko mutil harro eta gaiztoa lagunekin. Ane, Jontxu, Markel eta, batez ere, Elirekin ongi konpontzen saiatzen da; ez du haiek izorratzea bilatzen. Hala ere, jendea ez da egun batetik bestera aldatzen. Laster erakutsiko du ez dela erraz kikiltzen den horietakoa. Irakasle eta nagusiekin lehengo lepotik izango du burua eta aurkituko du bihurrikerietan lagunduko dion pertsona aproposa. Gautegiz-Arteagako Aritz Mendiolak egin du Gariren papera. Musikaren munduan esperientzia du gazate honek: 2015eko udan, "Izarrak kalean" saioan, sekulako emanaldiak utzi zituen Pink Floyden abestiarekin, eta finalera iristea lortu zuen. Aktore profezional gisa, lehen esperientzietako bat da hau.

ELI

Imagen
Neska gogorraren itxura egiten jarraitzen du Elik; horrela, gainerakoek ez diotela minik emango uste baitu. Baina iaz lagunei bihotza zabaldu zien eta Ane, Markwl, Jontxu eta Garirekin ez da hain gogor jartzen, gehienetan behintzat. Horrez gainera, Elik ez ditu gustuko besteen aurrean nabarmendu nahi izaten duten pertsonak eta handi usteko pertsonekin ez da fidatzen. Ainhoa Larrañaga aktore gazteak egiten du Eliren papera. 2015eko udan, "kantugiro" saioan ikusi genuen, Hernanin egin zuten saioan. Ed Sheeran abeslariaren "I See Fire" abestu zuen eta irabazi egin zuen lehiaketra hura. Aktore gisalehen lanetako bat izan da Eliren papera.

MARKEL

Imagen
Markel Aranburuk Jontxuren lagun onena izaten jarraitzen du eta aurten ere elkarrekin joango dira Basakabira. Beti bezain alai eta lasai bizi dira.  "Reeeeeelaaaaaaxxxx!" esaldi famatua da bere bizitzako goiburua. Benito Lertxundi, komikiak eta superheroiak ditu gustuko oraindik ere. Eta baita neskak ere. Behin eta berriz saiatzen da nesken aurrean atentzioa deitzen, nahiz eta normalean ez duen berak espero duen erantzuna jasotzen. Asier Burguetarentzat aktore gisa egindako lehen lan profesionala izan da Markelen papera.

ANE

Imagen
Ane Mirandak neska lehiakorra izaten jarraitzen du. Parte hartzen duen joko eta ekintza guztietan lehengoa izan nahi du beti, gauzak ondorena egiten dituena, nahiz eta horreka arazoren bat edo beste sortu. Horrez gainera, garbitasunarekin obsesionatuta egoten jarraitzen du. Gauza guztiak txukun, oso garbi eta bere lekuan egon behar dute Anerentzat.  Otorduetako tresnak etxetik eramaten ditu udalekura!!! Miren Arrietarentzat aktore gisa izan duen lehen esperientzia izan da Aneren paperean sartzea. Gaur egun Madrilen ari da interpretazioa ikasten.

NAIA

Imagen
Nortasun handiko neska borrokalaria da Naia Badiola. Duela gutxi gaixotasun larri bat gainditu du eta, esperentzia horren ondorioz, bizitzak ematen dion guztia modu berezian baloratzen du.  Ane lagunarekin iritsiko da Basakabira. Honek, gurasoek eta irakasleek modu berezian babestuko dute; kasu askotan gehiegi ere bai. Ondorioz, Naiak lanak izango ditu pertsona normala dela eta laguntzarik ez duela behar erakusteko. Baina indar eta adore handiz arituko da eta, une batzuetan, nahi gabe, taldeko liderra era izatera iritsiko da. Horrez gainera, ironia eta umore beltzaerabiliko ditu askotan bere gaixotasunari buruz hitz egiterakoan, bere buruaren kontura barre egiten badakitela erakutsiz.  "Bago!az" lehiaketako irabazleak, Iholdi Beristainek, egiten du Naiaren papera.  Ikuskizun gogoazngarriak utzi zizkigun Iholdik ETB1eko lehiaketan. Oso polita izan zen Aritz Mendiolarekin (Gari) abestutako "Nire mundu txiki polit hontan", eta baita, Maria Amolategirekin batera ...

JONTXU

Imagen
Markelen lauginik onena izaten jarraitzen du Jontxuk. Komikiak eta superheroiak ditu gustuko berak ere. Baina izatez oso ezberdinak dira: Oso lotsatia eta beldurti xamarra izaten jarraitzen du Jontxuk, nahiz eta mutil gogorraren plantak egiten ikasi zuen iaz. Hala ere, oraindik ere, nahiago izaten du inguruko atentziorik ez deitzea. Markel ondoan badu, ordea, ezinezkoa izaten da hori. Oihan Moreno aktore iruindarrak egiten du Jontxuren papera. Interpretazioan badu esperientzia pixka bat, batik bat antzerki musikaletan. Dj gisa ere aritu izan da.

LORE

Imagen
Lore Nikoleren lagun-mina da. Nikole itsu-itsuan miresten du, perkektua da beretzat. Hura gustura egon dadin saiatuko da beti eta hark agindutako edozer egiteko gai izango litzateke. Horrez gainera, beti apain ibiltzea gustatzen zaio: dotore jantzita, eta ondo orraztuta eta makilatuta. Baina ez da oso neska bizkorra. Sarritan ikusiko dugu egoera xelebreak sortzen bere irtenaldian. Sara Nietok egingo du Loreren papera "Go!azen"en. "Bago!az" saiotik ezguna da Sara. Gogoratzeko modukoak izan ziren Karmele Larrinagarekin egin zuen Beyonceren ikuskizuna edota Anjel Alkainen laguntzarekin Tina Turnerren paperaren sartu zenekoa. Ez zuen "Bago!az" irabazi baina bere papertxoa irabazi du "Go!azen"en.

NIKOLE

Imagen
Neska haundiuste, harro eta aberskumea da Nikole. Itxurari garrantzia handiegia ematen dio eta munduaren erdigunea bera dela uste du. Familia aberatseko alaba da eta nahi duen guztia izan du beti eskura. Hori dela eta, oso berekoia da: lehengo bera eta gero ere bera. Baina oso neska bizkorra da eta,komeni zaionean, tuntunarena edo zintzoarena egiten oso iaioa da. Lore beti ondoan dauka, agintzen dion guztia egiteko prest, eta Julen, ere bere taldeko laguna da. Txikitatik ezagutzen dute elkar eta ongi konpontzen dira,nahiz eta, askotan, iritzi ezberdinak izan. Nerea Mazo aktore gazteak egiten du Nikoleren papera. Orain arte, aktore lan txikiak egin izan ditu eta hau du bere lehengo paper garrantzitsusa.

MIKEL

Imagen
Mikel Galartzak Basakabiko mantentze  lanetan   jarraitzen du. Aldi berean, Haizearekin hasi zuen harremanak orain arte iraun du. Baina erronka ugari gainditu beharko ditu bikoteak. Markel Gajate aktore donostiarrak egiten du Mikelen papera "Go!azen"en. Elite Model Look lehiaketan Espainako gizonezko ordezkaria izan zen 2015ean. Aktore gisa ere badu esperiantza: Donostiako Zurrioala ikastolan antzerkian aritu ondoren, "Balbemendi" telesailean lan egitea proposatu zioten zortzi urte zituenean. Ondoren, "Gonkale"n ere ikusi ahal izan genuen.

Go!azen 4.0: Orain da (Karaokea)

Imagen

HAIZEA

Imagen
Iazko udan Basakabin eman zuten Haizeak eta bere ahaizpa bikiak, Elenek.  Udalekuetan bertako langilea zen Mikelekin maitemindu zen eta, hasierako oztopoak gainditu ondoren, elkarrekin jarraitzen dute. Paula Etxeberria gazte ordiziarrak egiten du Haizearen papera telesail honetan. Aitana bere bikiarekin batera, Twin Melody bikotea osatzen dute. Youtuben 800 mila jarratziletik gora dituzte euren kanalean. Puru purian daude nazioarteko abeslarien bertsioak egiten dituzte. Primeran abesten dute Ordiziako ahaizpa gazte hauek eta ETBko "A ze banda" lehiaketa irabaztea lortu zuten. Ondoren, Espainiako "Cazamariposas" saioko garaile izan ziren eta Alejandro Sanzen kontzertu bateko telonero gisa jardun zuten. Aktore lanetan, ordea, lehen aldiz aritu da telesail honetan.

GO!AZENEKO PERTSONAIAK

Imagen
Kaixo, gaurkoan, go!azeneko pertsonaiak ezagutuko ditugu. Hona hemen lehena: JULEN: Julenen benetako izena Beñat iturbe da. Mutil alaia eta argia da Julen. Edonon eta edozein momentuan ondo pasatzea bilatzen du horretarako irakasleei bihurrikeriak egitea da bere denbora-pasa gustukoena. Horrez gainera, jende artean arrakasta daukan pertsona bat da; erraz egiten ditu lagunak.  Nesken artean ere ondo konpontzen da. Erraztasuna dauka neskekin hitz egiteko, eta lorez lore ibiltzea atsegin du. Nikoleren txikitako laguna da eta normalean ongi konpontzen da berarekin, nahiz eta batzuetan neskaren berekoikeriak hasarretzen duen.

GO!AZEN

Imagen
Ongi etorri go!azeneko bloggera!!!!!!!!!! Blogg onetan go!azeneri buruzko bitxikeri guztiak kontatuko dizuegu eta galdera bat izanez gero comentarioetan idatzi eta nik ahalik eta azkarren erantzungo dizuegu.